Komertzioko langileek Bilbon egin zuten manifestazioa oso arrakastatsua izan da

2005/01/17

ELA-Zerbitzuak federazioak Bilbon atzo egin zen manifestazioa oso arrakastatsua izan zela adierazi du, ondorioz Eusko Jaurlaritzak langileen hitza entzun eta komertzioa jai egunetan irikitzearen alde ez egotea eskatu dio. ELA eta LABen deialdiak sektorea eta baita kontsumitzaileak mobilizatu zituen. Merkatari eta langileek igande eta jai egunetan irikitzearen aurka daudela agertu dute berriro ere, hori dela eta egoera honen aurrean administrazioak ezin du gorrarena egin eta ezer gertatu ez balitz bezala legeak ematen jarraitu.

Sektorearen gehiengoari bizkarra eman dioten merkatarien elkarte batzuen jarrera salatu nahi dugu ELAtik, jai-egunetan irikitzea errazten duten akordioetara iristen saiatzen ari baitira. Gestio hauek interes merkantilisten aldekoak dira bakar bakarrik, eta gutxi batzuentzako dira onuragarriak.

ELA-Zerbitzuak federazioak mobilizazioan parte hartu zutenei zoriondu nahi die, sektorea bere eskubideen alde borrokatzeko prest dagoela erakutsi zutelako