Konecta-ko langileak subrogazioaren alde elkarretaratu dira Iberdrolako akziodunen aurrean

2011/05/27
.Konecta BTOko langileak Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Iberdolako akziodunen Batzar Nagusia ospatzen ari den bitartean. Konecta-ko langileak Iberdrolako arreta zerbitzuaz arduratzen dira eta lan-baldintza oso prekarioak dituzte.

Konecta BTOko langileak urte bat baino gehiago daramate borrokan, subrogazioaren alde eta lanpostuen defentsan, eta hainbat greba egin dituzte aurten. Konecta BTO Iberdrolaren bezeroen arretaz arduratzen da, eta orain arte kaleratutako langileak berriro kontratatzeko eskatzen diote enpresari.