Kontratuen %91,9ak behin-behinekoa izaten jarraitzen du

2010/06/25
Hego Euskal Herriko langabezia-tasa orokorra %11,3koa izan da 2010eko lehenengo hiruhilekoan, hots, duela urtebete baino %0,9 altuagoa, eta 2008ko lehenengo hiruhilekokoa (%5,6koa) halako bi ia.

 

Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak eta Mikel Noval, arlo sozialeko burua egoeraren azterketaren ale berria aurkeztu dute Donostian.

Idazkari nagusiak adierazi du egoerak ez duela onera egin eta lan erreformak ez duela langabezia murrizteko balio izango. Enpresariek langileak merkeago eta errazago botako dituztela, azpimarratu du eta ekainaren 29rako grebarako deia luzatu du.

Irakurri txostena