"Kontrolatzen ez dituzten antolakunde guztiek traba egiten diete"

2017/06/14
"Kontrolatzen ez dituzten antolakunde guztiek traba egiten diete"
ELAk ostegun eta ostiralean bere XIV Kongresu konfederala burutuko du. Sindikatuak datozen lau urteetarako lan ildoak eztabaidatuko ditu, eta Batzorde Eragile berria hautatuko du. Gaur goizean Adolfo Muñoz Txikiri Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketa egin diote. Muñozek azaldu du ELAk egiten duen kontrabotere sindikalismoa, eta salatu du Urkulluren gobernuari "kontrolatzen ez dituen antolakunde guztiek traba egiten" dietela, areago harreman klientelarrik onartzen ez badituzte. ELAko idazkari nagusiak EAJ eta PPren arteko akordioa ere aipatu du: Bere ustez "estrukturala" da, eta bere xedea da "doikuntza politikak egitea, Madrilen, Gasteizen zein Aldundietan".