Kontsignatario, transitario eta estibatzaileen enpreseetako hiru eguneko greba deialdia
Azken hitzarmena bukatu zenetik hiru urte pasatu dira, eta nahiz eta hiru urte hauetan bilera asko egin ditugun, ez gara akordio batera heldu, edo hobeto esanda, hemen gauden hiru sindikatuok negoziaketan aldaketa garrantzitsu bat eman dela pentsatzen dugu. 2012ko ekainerarte patronalaren plataformak soldaten igoerak planteatzen zuen, inolako lan baldintzen murrizketarik gabe. Momentu horretan egin genuen azken bileran, patronalak lan erreformaren zain egongo zela azaldu zigun eta horren ondoren bere plataforma aldatuko zuela esan zigun. Esan eta egin, behin lan-erreforma publikatu zenean, beraien erreforma goitik behera aldatu zuten, lan murrizketak planteatzen eta erreformak esaten duen guztia defendatzen.
Hau oso larritzat jotzen dugu, alde batetik patronalak sinatuko genuke hitzarmena ez lukela ezertan bete behar, hau da edozein momentutan ez aplikatzeko eskatu ahal du, eta bestetik, lan erreformaren aitzakiarekin gaur egun ditugun lan baldintzak murriztu nahi dutela.
Hori zela eta, azaroan bi eguneko greba deialdia deitu egin genuen
Bi hilabete beranduago patronalak jarrera berberarekin jarraitzen du.
Sektoreko langileon eskakizuna hitzarmena mantentzea eta sinatzen dena aplikatzea da.