KONTUZ!-ek deituriko manifestazioan parte hartzeko deia egiten du ELAk
2013/01/31
ELAk onartezina jotzen du Nafarroako gizarteak Nafarroako Kutxaren deskapitalizazioan gertaturikoa jakin gabe jarraitzea.
Sindikatuaren iritziz ezagutzen ez diren agenda ezkutuak eta gertaera larri hauen
arduradunak azaltzea beharrezkoa da Legebiltzarraren ikerketaren eta ikerketa
judizialaren bitartez.
Sindikatuaren ustez egia jakitea beste mugarik ez duen prozesu batean Nafarroako Kutxa desagertzearen ardura politikoak garbitzea garbitzea beharrezkoa da.
Horregatik, ELAk bere afiliatuei deia luzatzen die datorren larunbatean Golem zinemetatik arratsaldeko 17,30etan aterako den manifestazioan parte hartzeko.
Manifestazio horretan, eta Nafarroako Kutxak dauzkan enpresa ardurak direla medio,
Grupo AMMAko langileak ere izango dira, beraien lan baldintzak deusezteko enpresaren mehatxuei aurre egiteko.