Kontzentrazioa Arrasateko Hiper Eroskiren aurrean, Tuterako grebalariei elkartasuna adierazteko

2006/10/10
Urriaren 11n, eguerdiko hamabietan, ELAko ordezkariak elkarretaratze bat egin zuten Arrasateko Hiper Eroskiren aurrean, Tuterako langileei elkartasuna adierazteko. Tuterako langileek aldiroko grebak egiten ari dira euren lan hitzarmenaren alde eta zuzendaritzak inpostatu nahi dien estatu mailako hitzarmenaren aurka.

Tuterako grebalarien ordezkaritza bat Arrasaten izan zen.