Kontzentrazioa Basaurin, "Lan istripurik ez!" lelopean

2007/12/12
ELA sindikatuak deituta 150 lagun bildu dira abenduaren 12an Basaurin lan istripuen aurka protesta egiteko. Lanean gertatzen diren ezbeharrei aurre egiteko neurriak hartzea exijitu dute elkarretaratzean bildutako lagunek.

Hau da irakurri den testua

Ez behar datuak larritzekoak dira, onartezinak. Urte hasieratik urri-arte Hego Euskal Herrian 52.039 lan istripu suertatu dira guztira, eta 99 langile hil dira lan istripu baten ondorioz.

Zergatia argi dago, lan osasun eta segurtasuna, ez da ez patronalari eta administrazioari arduratzen zaion gaia, baina ELArentzat, langileontzat, garrantzi handia duen gaia da.

Enpresariek urtero produktibitatea handitzen dute, eta ondorioz gero eta irabazi gehiago dituzte. Gainera lege ez betetzeen aurrean, euskal instituzioen politikak gero eta samurragoak dira. Argi dagoena da, patronala eta administrazioa, ematen diren lan istripu gehienen arduradunak direla, zergatik? Lan istripu gehienen arrazoien artean behin behinekotasuna dagoelako, jadanik % 28an, azpi-kontratazioa dagoelako, seigarren maila batera heltzen delarik, kontratazio iruzurra dagoelako, batez ere, talde ahulenetan eragina duelarik, gazteak, etorkinak... hau da prekarietatearen arduradun zuzenak dira, eta zalantzarik ez daukagu, PREKARIETATEAK HILTZEN DU.

Administrazioak ez dauka egoerari heltzeko borondate politikorik, sinatzen diren lege berriak gero eta erregresiboagoak dira, lege hausteen aurrean santziorik ez, ez dago erantzule zuzenik hau da, enpresak zigorgabe geratzen dira, GUZTI HAU, ADMINISTRAZIOAK PATRONALAREKIN KONFRONTATU NAHI EZ DUELAKO.

Lotsagarria da, egoera hau guztion erantzukizuna dela esatea, horrela argi dagoen erantzukizun bati kale egitea baino ez dute nahi.

Eta azpikontratatutako enpresa batek egin berri duen 2007-2010 Segurtasun eta Osaun Planak arazo guztiak konponduko dituela uste dute. Helburu txiroak, hutsak dituen plana, neurri, baliabide ekonomiko zein pertsonal nahikorik ez duen plana:

2006an Euskal Gobernuaren superabita 780 milioikoa izan da, kontrara Osalanen aurrekontua azken urteetan BPGren %0,021-0,022 batean baino ez da igo.

Europan ikuskari bat dago 5000-7000 langileekiko, EAEn aldiz, 15.000 langileekiko bat.

Eta gero esaten dute lan osasun eta segurtasuna lehentasun bat dela!

Laburbilduz, aurrerapausorik suposatuko ez duen plana, propaganda hutsa.

Euskal Gobernuak langileon lan baldintzak hobetzean baino, patronalaren irabaziak handitzean baino ez dauka ardura.