Kontzentrazioa Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren patronalean ELAk deitutako grebaren bigarren egunean

2022/12/07
Patronalak 1,5 milioi euro irabazi arren, negoziazio mahaian %3,5eko soldata igoera proposatu du. 7 urte hitzarmenik gabe daramatzaten langileek greban ezarritako gutxieneko zerbitzuen gehiegikeria salatu dute.

Gaur ELAk abenduan deitutako bigarren greba eguna du Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak. Jada, ELAk 55 greba egun egin ditu Bizkaiko sektore honetan, eta gaur Aztertzen sektoreko patronal nagusiaren egoitzaren aurrean kontzentratu dira langileak, zazpi urte hitzarmenik gabe daramatzate salatzeko, besteak beste.

Era berean, gaurko mobilizazioan honako aldarrikapenak ere entzun dira: erosteko ahalmena berreskuratzea, lanaldi osoko eta mugagabeko kontratuak luzatzea, zerbitzu guztiak gutxienez ordubetekoak izatea bermatzea, arrisku psikosozialak gauzatzea eta ebaluatzea, nekea, estresa edo lunbalgia gaixotasun profesional gisa onartzea edo adinekoentzako lanaldia murriztea soldata murrizketarik gabe.

Bestetik, langileek salatu dute zerbitzu minimoak gehiegikeriaz erabili dituztela bai patronalak, bai udalek. Hori dela eta, adierazi dute helburua dela zerbitzu horiek dauden gatazkak murriztea eta erabat feminizatutako sektore hau ikusezin bihurtzea.

Datorren abenduaren 9an, grebaren hirugarren eta asteko azkenengoan, langileek kolorez beteko dituzte Bilboko kaleak, patronalek eta udalek euren politika sozialen azpian ezkutatu nahi dutena agerian uzteko.