11 urte soldata berarekin
Kontzentrazioa egin dute Arabako Apdemako langileek, lan baldintza hobeak eskatzeko

Hamaika urte daramatzate Apdemako langileek soldata berdinarekin eta nekatuta daude. Horregatik, ELAk, LABek eta CCOOk deituta, beste kontzentrazio bat egin dute gaur. Apdemako langileen lan baldintzak Arabako Foru Aldundiaren finantzaketaren mende daude eta EAJren eta PSEren esku dago erakundea orain. Alderdi biek errefusatu egin dute elkartearen eta langileen ordezkaritzaren artean lortutako aurreakordioa finantzatzea, eta horren kontra agertu da plantilla.
Ordezkari batek aurreko mobilizazio batean adierazpenak dira hurrengoak: "Egiten dugun lana funtsezkoa da adimen-desgaitasuna duten Arabako pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko. Ezinbestekoak gara, baina Aldundiarentzat ikusezinak gara. Horregatik eskatzen diegu EAJri eta PSEri gure lanak merezi duen balioa aitortu dezatela aurreakordioa finantzatuz".