Iruñeko El Vergel egoitza

Kontzentrazioa egin dute langile gehiago eta egoitzen Dekretua betetzeko eskatzeko

2023/11/10
El Vergel Iruñeko egoitza publiko bakarra da, eta bertan ez da betetzen unitate bakoitzean gehienez 15 pertsona egon daitezkeela ezartzen duen Dekretua. Gaur egun, unitate batean 37 egoiliar daude eta beste batean 27.

Iruñeko El Vergel egoitza publikoko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean, langile gehiago eta Egoitzen Foru Dekretuak ezartzen duen gehienezko gaitasunaren gainetik dauden unitateak banatzeko eskatzeko.

Zehazki, El Vergeleko unitate batean 37 egoiliar daude (Valdorba unitatean), eta beste bat 27 egoiliar (Salazar unitatean). Valdorva Unitateko 37 pertsonak 3 zaintzaileren artean zaindu behar dituzte, eta 2 zaintzaileren artean bi unitateetako 64 pertsonak asteburuetan eta jaiegunetan.

Langile faltaren eta Dekretua ez betetzearen ondorio nagusia da egoiliarrak ez dutela arreta egokia jasotzen. Eta horri gehitu behar zaio langileak erabat saturatuta eta nekatuta daudela.