Mutiloako Nordex Energy (Nordex Windpower)
Kontzentrazioa telelanaren, ordutegi malgutasunaren eta hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

140 langile baino gehiago bildu dira Mutiloako lantokian, ELAko 11 kidek, UGTko 6k, CCOOko 4k eta LABeko 2k osatutako Batzordearen deialdiarekin bat egiteko.
Batzordeak gogorarazi du 2020ko martxoan telelana ezarri zela Covid-aren ondorioz, baina ondoren lan egiteko modu hori legez arautu bada ere, Nordex Windpower-en, ordea, Zuzendaritzak etengabe luzatu du negoziazio hori, eta hiru urte geroago akordiorik gabe jarraitzen dute. Gainera, ez dago aurrerapausorik 2022ko abenduan iraungi zen hitzarmenari buruz, ezta ordutegi malgutasunaren aplikazioari buruz ere. Hori dela eta, langileak Mutiloako zentroan bildu dira gaur, Zuzendaritzaren zati bat dagoen lekuan, beren ezinegona erakusteko eta enpresari gai horri buruzko negoziazioa eskatzeko.