Kontzentrazioak Erandioko komisaldegia zaintzen duten Prosegurreko langileei elkartasuna adierazteko

2006/05/16

Bihar, osteguna, hilak 18, eguerdiko hamabietan ELAko ordezkariek elkarreteratzeak egingo dituzte EAJ-PNVek Donostian, Bilbon eta Iruñean dituen egoitzetan, Prosegur enpresako grebalariei elkartasuna adierazteko, greba hasi zenetik sei hilabete bete direnean. Ordubete geroxeago Gasteizen burutuko da elkarreteratzea.

Greba hasi zenetik, enpresak eta Barne Sailak entzungorrarena egin dute eta ez dute negoziaziorako biderik zabaldu.