Kontzentrazioak Eroskiko hainbat saltokiren aurrean

2006/12/28
ELAk kontzentrazioak burutu ditu gaur, abenduak 29, Eroskik Euskal Herrian dituen hainbat saltokiren aurrean. Kontzentrazioak Donostiako Garbera merkatal gunean, Bilbondo merkatal gunetan eta Iruñeko Hiper Eroskin izan dira. Elkarretaratzeen helburua Eroskik Tuterako City eta Centerretako langileei Espainia mailako lan hitzarmena inposatu nahi diela salatzea izan da.

Eroskik egun duen jarrera mantentzen badu kontzentrazioekin jarraitzeko asmoa berretsi du ELAk. Izan ere, hitzarmen berriak langileen eskubideen galera nabarmena dakar.