Kontziliazio laguntzak berreskuratzea eskatu du ELAk

ELAk elkarretaratzea deitu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean lan- eta famili-bizitza kontziliatzeko bideraturiko laguntzen aurrekontuetan eman diren murrizketak salatzeko. Adolfo Muñoz "Txiki"ren aburuz murrizketak miserableak dira. Kotziliatzeko eskubidea bermatu dezala eskatu dio ELAko idazkari nagusiak Jaurlaritzari.
ELAren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du intentziorik laguntza hauek mantendu ezta zabaltzeko ere. Are gehiago, oraindik ordaindu gabe jarraitzen dute 2014ko lehen hiru hilabetetako laguntzen %37a.
Erabaki hau beste pausu bat da murrizketa sozialen bidean. Aldiz, aurrekontuen defizita orekatzearen “premiaren” aurrean pertsonen ongizaterako beharrezkoak diren politika sozialak alboratu egiten da. Eusko Jaurlaritzak PPren politika jarraitu du ELAren iritziz.
ELAk salatu du 17 milioi euro inguruko aurrekontua agortu egin dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez duela kopuru hori hori zabaltzeko asmorik. "Kontrara, ez dago arazorik opor fiskalen isuna ordaintzeko, horretarako bai baitzegoen gordetako diru kopuru bat", azpimarratu du Muñozek.