ERANDIOKO UDALA

Kontziliazio plana ezartzeko negoziazioa irekitzeko eskatu diote langileek EAJri

2023/02/24

Joan den otsailaren 23an, Erandioko Udaleko osoko bilkuran, ELAk, LABekin eta UGTrekin batera, langileak mobilizatzeko deia egin zuen, langileen zinegotziak negoziazio mahaian "hitzarmenean dagoen ezer ez zutela negoziatuko" esan ondoren.

Ordezkaritza duten hiru sindikatuok PSOErekin (Gobernu taldearen alderdia), EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin bildu ginen egoera azaltzeko: negoziazio kolektiboaren blokeoa. EAJk ez zion gure gonbidapenari erantzun.

Alderdiek premiazko mozio bat proposatu dute osoko bilkuran negoziazioa behartzeko, eta beste behin ere, EAJk kontra bozkatu du, negoziatzeko aukerarik ematen ez duen jarrera preindartsu eta autoritario batekin. Langileak nazkatuta daude eta borrokan jarraitzeko gogoa dute. Horregatik, mobilizazioekin eta aldarrikapenekin jarraituko dugu.