Koxkak ezin du gehiago atzeratu kaleratutako ELAko afiliatuen itzulera
2014/07/03
Gaur goizean epaiketa egin da Iruñeako Gizarte Epaitegian; bertan Koxka enpresako zuzendaritzak kaleratutako ELAko 24 afiliatuak berriz-onartzea eskatu da. 2013ko uztailean Epaitegi Gorenak onartu zuenez Koxkaren zuzendaritzak CCOO eta UGT sindikatuekin sinatutako Enplegu Erregulazio Espedientea arrazoi ideologikoetan oinarritu zen. Akordio horren ondorioz ELAko 24 afiliatu kaleratu zituen enpresak. Diskriminazio sindikal horren ondorioz epaiak argi utzi zion Koxkari langile guzti horiek berriz ere onartu behar zituela. Hala ere enpresaren jarrera oso bestelakoa izan da azken urte honetan zehar, eta ahal duen guztia egin du hori atzeratzeko.
Egoera hau dela-eta langileek enpresari lehenbailehen onartu ditzala eskatu diote epaitegian, bere gaian Epaitegi Gorenak eman zuen epaia beteaz. Ezin dugu ahaztu Koxkaren zuzendaritzak epaia errekurritu zuen arren Epaitegi Gorenak bertan behera utzi zuela helegitea.