KPIa %2,4 hazi da azaroan iazko azaroarekiko, eta urtean metaturiko igoera %2an kokatzen da

2008/12/12
Prezioen igoera nabarmen altuagoa izan da aurreko hileetan, eta horrek, diru galera suposatu du epealdi horretarako. Izan ere, soldatak urte bukaerako KPIaren arabera eguneratuko dira eta bestelako prestazioak, azarorarteko KPIaren arabera. Aurreko hileetan ordaintzen egon den gainerako prezio hazkundea ez da kontuan hartzen, eta beraz, berreskuratuko ez den galera ekonomikoa suposatzen dute.

Ugariak dira enpresen lan kostuak murriztu eta egoera ekonomiko hobeago baterantz joan ahal izateko, soldaten moderazioa eskatzen dutenak. ELAn, berriz, soldatak KPIaren gainetik haz daitezen borrokan jarraituko dugu negoziazio kolektiboaren bidez,