KPIa baino soldata igoera handiagoak jasotzen dituen enpresako lehen hitzarmena lortu dute
                
              Plantilla osatzen duten 36 pertsonek akordioa asanbladan berretsi dute. Aipatzekoa da aste honetan beste 4 greba egun egitera deituta zeudela. Hau da hitzarmenaren edukia:
- 
2023 eta 2024ko indarraldia. Ultraaktibitate mugagabea jasotzen da.
 - 
2023ko soldata igoera: 2022ko KPI+%1 eta 2024ko 2023ko KPI (gutxienez %2ko bermearekin).
 - 
Hitzarmena eta soldata taulak gainditzen dituzten soldaten gaineko alde bakarreko aldaketak ez aplikatzeko klausulak.
 - 
Deskantsu tartea lan egindako denbora dela jasotzen da.
 - 
Malgutasunaren gehieneko kopurua sektoreko hitzarmenean ezarritakoa dagoena baino 40 ordu gutxiago izango dela jasotzen da.
 - 
Osagarriak hobetzea gaixotasun arruntak eragindako lanerako ezintasunaren kasuan.
 - 
Errelebo kontratuaren eskubidea.
 - 
Lizentzietan eta eszedentzietan hobekuntzak.
 
Martxoan hasi ziren negoziazioak, eta langileen konpromiso eta antolakuntzari esker lortu da hitzarmena, zeinarekin hobetuko dira Bizkaiko metalaren sektoreko hitzarmeneko baldintzak.