Azkoyen (Taxoare eta Azkoien)

KPIa bermatzen duen hitzarmena lortu dute 2 greba egun ondoren

2023/05/25
Langileek aho batez bozkatu dute 2023rako %5,7 soldata igotzea, urteko lanaldia egun 1 murriztea eta beste hobekuntza sozial batzuk jasotzen dituen akordioaren alde. ELAk 13 ordezkaritik 11 ditu Azkoyenen.

Azkoyen enpresa teknologikoa da, eta 270 langilek egiten dute lan Azkoiengo eta Taxoareko bi lantokietan. Besteak beste, saltzeko makinak eta ordaintzeko sistemak fabrikatzen ditu. ELAk du ordezkaritzaren gehiengoa, 13tik 11 ordezkarirekin.

Hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ez zegoenez, 6 greba egun deitu ziren, eta horietatik bi egin dira. Greba hori funtsezkoa izan da negoziazioan zegoen blokeoa hausteko eta Azkoyenen lan baldintzak hobetzen dituen akordio bat lortzeko.

Gaur langileen %90ak baino gehiagok 4 urteetarako hitzarmen akordioaren alde bozkatu dut. Hau da eduki nagusia:

  • KPIaren araberako soldata igoerak urtero. Aurten, % 5,7koa izango da.

  • Urteko lanaldia egun 1 murriztea.

  • Hobekuntza sozialak baimenen, telelanaren eta gizarte aseguruen arloan, besteak beste.

ELAk positibotzat jo du akordioaren edukia. Hau konfrontazioak eta grebak langileen lan eta bizi baldintzak hobetzen dituelaren beste adibide bat da. Horren erakusgarri da bi greba egunak erabakigarriak izan direla negoziazioan aurrera egiteko eta Azkoyenen lan baldintzak hobetzen dituen hitzarmena lortzeko.