Zamudioko Ingeteam Electronics

KPIari lotutako soldata igoerak dituen hitzarmen baten aldeko lanuzteak hasi dituzte gaur

2023/04/17
Negoziazioa blokeatuta dago enpresak erosahalmena bermatzen ez duten soldata igoerak, lanaldia ez murriztea eta enpresa batzordeak planteatutako gainerako gizarte hobekuntzak ez aplikatzea proposatzen duelako. Horregatik, Ingeteam Electronicseko langileek lanuzte partzialak egingo dituzte aste honetan, eta datorren astelehenean, apirilaren 21ean, greba mugagabea hasiko dute.