Nafarroako Suhiltzaileak
KPIren araberako soldata igoerak ezartzeko eskatu dio ELAk Nafarroako Gobernuari

Sindikatuek eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek gaur egin duten Mahai Sektorialean, ELA sindikatuak gainerako esparruetan defendatzen duen aldarrikapen bera helarazi du, hau da, Nafarroako KPIaren araberako soldata-igoera. Honez gain, aspaldi egin zen maila igoerak inpaktu ekonomikoa eduki dezan eskatu du sindikatuak, baita lanpostuen balorazioa egitea eta horren araberako erretribuzioa aplikatzea.
Administrazioak sistematikoki baztertu du soldata igoeraren eskaera, funtzionarioen soldata-igoerak Estatuak markatzen dituela argudiatuz. Hala ere, 2023ko Nafarroako Aurrekontuetan suhiltzaileentzat produktibitate-osagarri bat adostu zen, eta horri esker, Madrilen adostu gabe zegoen igoera bat ezarri ahal izan zen.
Jakina, ELAk ordainsarien igoera ospatzen du – nahiz eta produktibitatearen kontzeptuak Administrazioa modu diskrezionalean aplikatzera eraman dezakeen –, batez ere erosteko ahalmena urteetan galdu ondoren, eta uste du suhiltzaileentzat adostutakoa Administrazioaren gainerako eremuetan ere aplika daitekeela.
Hala ere, Nafarroatik lan-baldintzak hobetu daitezkeela argitu ondoren, ELAk uste du igoerak Nafarroako KPIaren araberakoak izan behar direla. Produktibitate-osagarria ez da nahikoa izan erosteko ahalmenaren galera neutralizatzeko, ez soilik ehunekoa nahikoa ez delako, baizik eta oinarrizko soldatari bakarrik aplikatzen zaiolako. Horregatik, ELA osagarri honen aurka agertu da.
Horregatik guztiagatik, ELAk Nafarroako KPIaren araberako soldata-igoera lortzeko borrokan jarraituko du langile publiko guztientzat.