Krisiaren erabilera enplegua suntsitzeko

2009/07/24
Lanean ari diren pertsonak 1.211.400 izan dira 2009ko bigarren hiruhilekoan, 9.400 lanpostu suntsitu direlarik hiruhilabete honetan, eta 86.100 urte batetan.

Bestalde, pertsona langabetuak 148.300 izatera iritsi dira, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 gehiago, eta 2008ko bigarren hiruhilekoan baino 71.600 gehiago. Beraz, eta datuek erakusten dutenez, langabetuak bikoiztu egin dira urte batetan.

Honela, langabezia tasa %10,9ra iritsi da, 27-EBko bataz bestekoa baino 2 puntu altuagoa (%8,9). Baina desoreka hau baino larriago dena, langabeziak hartutako bilakaera da. Hau da, Hego Euskal Herrian azken urtean langabezia tasa 5,3 puntu handitu den bitartean, ia bikoiztuz, 27-EBean 2,1 puntu hazi da 2008ko maiatzetik 2009ko maiatza arte.

Europear Batasunaren 27 kideekiko ematen den alde honek, argi uzten du HEHan krisi egoeraz baliatzen ari direla lanpostuak suntsitzeko, behin-behinekotasun altuaz eta lanpostuen malgutasunaz baliatuz.

Krisia ez da langileriak sortua, beraz, ez ditu bere ondorioak jasan beharrik. Lanpostuetan malgutasun handiagoa izateko eskakizunek, lanpostuen kalitate eskasa okertu eta Europako lanaren bilakaerarekiko aldea handiagotu besterik ez lukete egingo. Honengatik, krisi egoeran are bortitzagoak diren eredu neoliberalaren erasoen aurrean, antolatzen eta borrokatzen  jarraitu behar dugu.