Krisiaren ondorioz, beste behin, kolektibo kaltetuenak ordainduko dute

2010/12/01
Rodriguez Zapatero, Espainiako gobernuaren presidenteak, iragarri berri du bertan behera utziko dituela epe luzeko langabezian dagoen jendeari orainarteko 426 eurotako diru-laguntza.

Honen aurrean, ELAk salatu nahi du berriro kolektibo kaltetuenak zigortzen direla, sortu ez duten krisiaren ondorioak beren bizkarretan jarriz.

Sindikatuak gogorki kritikatu du neurria,  oso kolektibo zaurkorra babes sozialik gabe uztean gain krisiaren arrazoietan sakondu egiten baitu. “ Nabaria da  laguntza hau  eskuratu gabe geratzen diren pertsonak, eta beren familiek, bere kontsumo maila gehiago murriztu beharko dutela; eta honek krisiaren irteera atzeratzeaz gain pertsona hauek bazkerketa sozialetik geroz eta hurbilago jarriko ditu”  adierazi du sindikatuko Azterketa Bulegoko kide den Julene Gabiolak.

Gabiolak gogorarazi du 426 eurotako laguntzarekin bukatzeko erabakia beste hainbat neurriekin batera datorrela, haranola zenbait zerbitzu publikoen zati baten pribatizazioa, edota Enpresa Txiki eta Ertainei beherapen fiskalarekin. Horren harira gehitu du “ Iraingarria da egungo krisiaren aurrean Espainiako gobernuak, sozialista deitua, eginiko aukera, azken finean zergak eta babes sozial mailak jaisten ditu. Datuek agerian uzten dutenez, Espainiar estatua nahiz Hego Euskal Herria gai hauetan oso behetik kokatzen gara Europear Batasuneko beste estatuekin alderatuz”. Sindikatuak egungo egoerari  aurre egiteko juxtu kontrako norabidean jo behar dela irizten dio, alegia presio fiskala eta gastu soziala europear mailara igo, bertan egoera soziala eta ekonomikoa hobeagoak baitira.