Kultura sailburuaren eta ELAko idazkari nagusiaren arteko bilera

2006/01/10

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia buru direlarik, bihar, asteazkena, ELAren Bilboko egoitzan (Barrainkua, 13) bilera bat izango da.

Bileran alde bietako ordezkaritza banak hainbat gairen inguruko hausnarketa egingo dute: euskararen egoera lan munduan, beronen normalkuntzan aurrera egiteko zer egin daitekeen, eta administrazio, enpresaburu eta sindikatuen arteko lankidetza nola bultza daitekeen.