ELAk eta LABek eskatu dute finantza-erakunde berria aurrezki-kutxa izatea, eta ez banku, euskal garapen sozial eta ekonomikoari begira

2011/06/29
Hitzarturiko bategitearen ondorioz banku bat sortuko da, eta horrek kudeatuko du aurrezki-kutxa ohien "negozioa". Hori dela-eta, aurrezki-kutxek hasieratik izan dituzten helburu sozial eta publikoak suntsituko dira neurri handi batez.

ELA eta LAB sindikatuek ekonomiaren eta finantzen krisiari aurre egiteko azpimarratu dute kontrol- eta finantza-tresna publikoak indarberritu behar direla. “Kutxak banku bihurtzea justu kontrakoa egitea da, kontrol publikoaren menpean dagoen finantza-tresna bakarra esku pribatuetara aldatzen baita ”.

Amaia Muñoa eta Jabi Garnika bi sindikatuotako idazkari nagusiaren ondokoekin batera, Igor Eizagirre eta Rafa Izquierdo, federazioko arduradunek azaldu dute prentsaurrekoan  sindikatu abertzaleak bat-egiteari buruz duten iritzia.

Irakurri txostena