Kutxek ez daukate negoziatzeko euskal esparrua aintzat hartzeko borondaterik

2011/09/12
Aurrezki-kutxetako Mahai Laboralaren boskarren bilera izan da irailaren 12an, eta hiru era-kundeetako zuzendaritzek aurreko bileretako jarrera mugigaitz bera agertu dute. ELAk salatu duenez, negoziazioa prozesuak zuzenean eragindakoei, hots, euskal gizarteari, bizkar emanda ari dira prozesua egiten.

Prentsa-ohar batean aurreratu zuen bezala, ELAk Mahai honen bileran konpromiso bat hartzeko eskatu die kutxetako ordezkariei eta gainerako sindikatuetako ordezkariei: hitzarmenaren lurralde-esparrua ezartzearren babes dezatela erreferendum bidezko kontsulta bat, baita bere emaitza onartzeko prestutasuna izan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan kutxetan diharduten langileen artean.

Hiru kutxetan zuzenean eta zeharka lan egiten dutenen baldintzak ez okerrera egitea bermatzeko modu bakarra izanik, eskari honekin bat etorri dira LAB, ASPEM eta AV sindikatuak. Kutxetako ordezkariek negoziazio esparruari buruzko erantzuna atzeratu egin dute, eta aipatu dute aukera bat erabakia auzitegien esku uztea litzatekeela. ELAren irudiko jarrera honek  adierazten du zuzendaritzek euskal esparruaren alde egiteko inongo borondaterik ez daukatela. 

Aurre-erretiroen eta mugikortasunaren inguruan Hitzarmen laboralean aldi baterako proposamenak, berriz, ez dira inondik ere nahikoak. Halaber, ELAk berretsi egin du lurralde-esparru jakin horretarako erakunde berrian hitzarmen bakarra negoziatu behar dela 2011ko abenduaren 31rako, kutxetako langileen baldintzak berdintze aldera eta enplegua bermatzearren.

Bestalde, ELAk kargu hartu die kutxei eta indar politikoei, euren arteko negoziazioa erabat ezkutuan ari baitira egiten. Hain zuzen, ELAk salatzen du negoziazioa prozesua zuzenean eragindako herritarrei, hots, euskal gizarteari bizkar emanda ari dela gertatzen.