Kutxek ez dituzte lan baldintzak hemen negoziatu nahi

2011/04/01
ELA bat egitera doazen hiru kutxen ordezkaritzan nagusi denez Hego Euskal Herriko esparruan, lan-baldintzei dagokienez exijitzen du negoziazio kolektiboa euskal esparruan izan dadila. ELAk ez du onartuko kutxetako agintariek nahi duten moduan negoziatzeko eredu estatala ezartzerik.

ELAk sarri esan izan du zein kutxa ereduren alde dagoen: oraingo joera neoliberala zuzendu eta iparra euskal gizarte guztiarekiko konpromisoa izan behar da. Kutxek herritarren zerbitzutan egon behar dute, eta beren helburua Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta soziala izan behar da. Bat egiteko akordioak, kutxak banketxe bihurtuko dituen heinean, hain justu kontrako bidea hartu du. Horregatik ELA bat egite proiektuaren kontra dago, ez baita hori euskal garapen ekonomiko eta sozialerako behar den bat egitea.

BBK, Vital eta Kutxa-ko ordezkariek, Fernando Armentia, Josemari Cossio eta Leire Cadarso, Igor Eizagirre, zerbitzuak federazioko idazkari nagusia, Mikel Noval, arlo sozialeko burua eta Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoak, eman dute prentsaren aurrean sindikatuaren iritzia.

 

Irakurri Txostena