Kutxen bat-egitearen aurkako jarrera berretsi du ELAk

2011/09/21
ELAk kutxen bat-egitearen inguruko txostena plazaratu du irailaren 21an. ELAren ustez akordioak onak edo txarrak edukien arabera izango dira, ez sinatzaileak nor diren ikusita.

Azken hiletan hainbat agiritan kargu hartu diogu prozesua egiteko erari (gardentasunik eta kontsultarik gabea izan baita). Halaber, behin eta berriz agertu dugu hautatu den bat egiteko moduaren aurkako jarrera, bankua sortzearen aurkakoa alegia, horrek dakarrena medio. Kutxetako zuzendaritzei, gainera, exijitu izan diegu erakunde berrian Hego Euskal Herrian lan egingo dutenen baldintzak esparru honetako hitzarmen batean finkatuko direlako konpromisoa.

Agiri honetan gure jarrera horiek ez ditugu berriro jasoko; gure asmoa KUTXA BANK benetan zer izango den azaltzea da, azterketa eguneratuta.

 Txostena irakurri