Kutxetako zuzendaritzak negoziazio kolektiborako estatu-esparrua hautatu du

ELAk akordio laboralari uko egin dio, euskal langileei negoziatzeko esparrua erabakitzea galarazten dielako eta etorkizuneko lan-baldintzak okertuko dituelako
 <!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->

 

Irailaren 15ean Bilbon izan den bileran, ELAko ordezkariek testu bat mahairatu dute, eskari batekin: erreferendum lotesle bat deitzea negoziazio kolektiborako euskal esparrua finkatze aldera.

 

Enpresen ordezkariek joan den asteleheneko jarrerari eutsi diote eta ukatu egin dute ELAren proposamena; jarraian CCOO, Pixkanaka eta Vitaleko Grupo Independiente-arekin akordio bat sinatu dute, negoziazio kolektiboan estatu-esparrua aintzat hartzen duena.

 

ELAk gogoratu nahi du negoziazio kolektiboko estatu-esparruari eusteak zergati bat duela, kutxek etorkizunean lan-baldintzak pobretzeko duten helburua alegia.

 

Halaber, ELAk adierazi nahi du oso etsita dagoela Bilduk kutxekin egin duen akordioarekin, beronek ez baitu inondik ere bermatzen negoziatzeko euskal esparrua (irailaren 15ean bertan ikusi dugunez).

 

Joan den asteartean aurreratu genuen legez, paradoxa bat da Bildurekin akordioa iritsi izana Kutxetako zuzendaritzek negoziazio kolektiborako estatu-esparrua hautatu dutelarik.