L&P enpresako langileek protesta ekintza egingo dute bihar Bilbon

2005/12/29

Zamudioko Leggett & Platt enpresako langileek euren lanpostuen aldeko protesta ekintza egingo dute bihar, abenduak 30, Bilbon. Ekintzaren helburua enpresa Zaragozara eramateko egitasmoa eragoztea da.

L&P; enpresako langileak goizeko 11tan elkartuko dira Bilboko Jesusen Bihotza plazan eta auto karabana baten Bilboko hainbat kale zeharkatuko dituzte.