Covid iraunkorrari eta lanari buruzko jardunaldia egingo du Bidelagun Fundazioak ostiralean

2022/09/28
Covid Iraunkorra arazo larria bihurtu da langile askorentzat. Oraindik ezezaguna den gaitza izanik, ondorioak ez daude behar bezala aztertuta eta ez du aitortza egokirik. Gainera, lan munduarekin lotura bikoitza du: batetik, langile asko lanean gaixotu ziren (bereziki zaintza arloarekin lotutako sektoreetan, osasun arloan eta merkataritzan), eta, bestetik, Covid iraunkorra sufritzen duten langileek arazo handiak dituzte, esaterako, beste ezgaitasun iraunkorrak lortzeko eta laneko gaixotasun moduan aitortua izan dadin, besteak beste.

Hori dela eta, ELAren Bidelagun Fundazioak jardunaldia antolatu du ostiral honetan, irailaren 30ean, Bilboko Arrupe Etxean, lan munduan Covid iraunkorrak sortu dituen egoerei aurre egiteko moduei buruz hausnartzeko. Gogora dezagun lan osasuneko arazoei aurre egin eta gizarteratzeko sortu dula ELAk Bidelagun, baita arlo horren inguruko formazioa sustatzeko ere. Ildo horretan kokatzen da jardunaldia.

Programazioari dagokionez, hona hemen parte hartzaileen zenbait xehetasun. Ordutegiak atxikitako kartelean dituzue:

- Felix Zubia: Donostiako ZIUko burua eta EHUko irakaslea. Astebururo irratsaio batean parte hartzen du Euskadi Irratian eta pandemian zehar erreferentziazko medikua izan da, bereziki pandemiaren kudeaketari buruzko azalpen zientifikoak oso modu pedagogikoan azaldu dituelako.
- Isabelle Delgado: Long Covid elkarteko lehendakaria da. Covid iraunkorra duten herritarren egoera azalduko du.
-Izaro Mujika: Lan Osasuneko Goi Teknikaria ELA sindikatuan. Langileek egunerokoan dauzkaten arazoak azalduko ditu.
- Cristobal Molina: Jaengo Unibertsitateko Lan Zuzenbidean katedraduna. Euskadiko Mobbing-aren aurkako behatokian parte hartzen du. Covid iraunkorra lan gaixotasun gisa onartzeko bideak aztertuko ditu.
- Ainhoa Ordorika: 15 urtez ELA sindikatuko abokatua eta orain Bidelagun Fundazioko kidea. Ainhoak Covid Iraunkorrak lan munduari lotutako ikuspuntuak aztertu, eta horiei begirako aukerak aletuko ditu.

Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da Arrupe Etxean izango da.