La Moreako H&M greban

Langileek Shakiraren kantaren parodia egin dute euren aldarrikapenekin

2023/02/08

Langileak greba mugagabean daude abenduaren 9tik beren lan baldintzak hobetzeko. Soldata izoztuta dute 2009tik, eta gehienek lanaldi partziala dute. Eurek 500 euro irabazten dituzten bitartean, H&M-k 20 milioi euro banatu ditu dibidenduetan azken urteetan.