La Naval pribatizatzeko prozesuarekin mesfidantza berretsi du ELAk

2006/07/05

Metaleko Federazioak eta ELAk Sestaoko La Navalen duen atal sindikalak La Naval pribatizatzeko prozesuarekin duten mesfidantza berretsi nahi dute. CCOOk esan berri duenez, atzera jo du UGTrekin batera SEPIrekin lortu zuen akordioaren inguruan. CCOOren erabakiak ELAren beldur eta kezka guztiak berresten ditu, eta bere garaian egindako kritika guztiak inoiz baino indar gehiago hartzen dute.