LAB, CCOO, ESK, EGIE eta SEMAF sindikatuek sinadurarekin berretsi dute Bilboko Metroko langileen erosahalmenaren galera

ELAk, Metroan ordezkaritza duen lehen sindikatuak, gogorarazi nahi du lortutako aurreakordioak ekarri zuela Metroko langile gehienak aurrera zeramaten greba egunei amaiera ematea, euren erosahalemaren eta lan baldintzen borrokari ere bukaera emanez.
Hitzarmenak soldata eskala bikoitzak sortzen ditu, eta behin-behineko langileak alboratzen ditu finko direnen baldintzetatik. Kolektibo batzuetan aparteko orduak egiteko betebeharra handitu egiten da, geltokietako langileei malgutu egiten zaizkie baldintza presentzia bermatu gabe, herritarrarentzako zerbitzua ere nabarmen okertuz, eta erretiro aurreratua hartzea ahalbidetzen zuen koefiziente murriztailea galtzen da, beteranoen erretiro adina eta behin-behinekoen sarrera atzeratuz.
Hitzarmena sinatu arren, ELAk metroko langileen baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko du.
850 langile baino gehiagori eragiten dien Bilboko Metroko hitzarmena.