LAB eta UGTk paktu bat sinatu dute Sanitas Loramendin, ultraaktibitate gabe eta enpresari bake soziala emanez

2014/12/05
ELArentzako ez da onargarria sindikatu hauek Sanitas Loramendiko langileei beraien lan baldintzak hobetzeko eskubidea kentzea eta bake soziala onartu izatea, batez ere, langileon lan baldintza guzti guztiak langileen borrokaz lortu diren sektore honetan.

LAB eta UGT Sindikatuek, Erandioko Sanital Loramendi erresidentzian, 2014 eta 2015erako paktu bat sinatu dute enpresarekin batera.

Paktu horrek ez dauka ultraaktibitaterik, daukan edukietan, izan ere, 2015etik aurrera, paktu honen iraupena, beste paktu bat sinatzeko zabalik mantendu behar den mahai baten arabera egongo da; eta gainera:

- Edukiak mantenduko dira, negoziazioak mantentzen badira bakarrik.

- Bake soziala errespetatzen bada bakarrik

- Mahai negoziatzzailea apurtzen ez bada bakarrik.

Gainera, LAB, UGT eta enpresak sinaturiko paktuan, literalki, zera esaten da: "...queda garantizada de este modo la paz social en el centro SR Loramendi durante la vigencia de este pacto.”.

Eta gainera:

“... las partes se comprometen a no iniciar o continuar conflicto social en el centro Loramendi en reivindicación de negociación, mejoría o modificación de todas aquellas materias contenidas en el presente acuerdo, garantizando la paz social durante la vigencia de este pacto”.

Paktu honek, kontzesio sindikal bat suposatzen du, akordioa berrizteko negoziaketan bake soziala ematen baitie sindikatuek enpresari. Negoziazioa, logikoki, enpresa presionatu eta akordioa berritzeko mobilizazioak egiteko momentua da, eta bake soziala ematea enpresari epe horretan, ez da batere logikoa.

Gogora ekarri nahi dugu, sindikatu hauek, Bizkaiko hirugarren adineko egoitzen Hitzarmen sektorialeko mahaian ordezkaritza daukatela, eta beraien plataforma aldarrikatzaileen artean, baldintza sine qua non izan zela epemuga gabeko ultraaktibitatea hitzarmena sinatu ahal izateko.

¿Zergatik dauka Loramendin gai honek garrantzia gutxiago sindikatu hauentzako?

ELArentzako ez da onargarria sindikatu hauek Sanitas Loramendiko langileei beraien lan baldintzak hobetzeko eskubidea kentzea eta bake soziala onartu izatea, batez ere, langileon lan baldintza guzti guztiak langileen borrokaz lortu diren sektore honetan.

ELAk sektoreko langile guztiei dei egiten die edukidun eta betzetzeko akordioen alde borroka egiteko, eta hori, gaur egun, mobilizazio eta konpromisoarekin bakarrik lortzen da.