Arabako Eraikuntza

LABek Estatuko BGAEri egindako ekarpenak ontzat ematen ditu

2024/03/22
ELAk uko egin dio Lan Harremanen Euskal Esparruari egindako eraso berri horri, eta BGAE horiei egindako ekarpenak soldatak handitzeko erabiltzea eskatu du.

Eraikuntzaren Estatuko azken hitzarmenean, CC.OO. eta UGTk, eraikuntzaren sektoreko langile guztiei pentsio-funts berri bat emateko betebeharra inposatu zuten.

ELAk uste du erabaki hori hartu zutela langileei bizkarra emanez, Euskal Herriko negoziazio-eremuak errespetatu gabe, eta, gainera, funtsaren kudeaketa La Caixa bezalako banku bati esleitu zioten.

Joan den martxoaren 18an, Arabako Lan Harremanen Kontseiluan Arabako eraikuntzaren hitzarmena negoziatzeko bilera batean, Arabako patronalak 2024ko pentsio-planerako ekarpenak onartzea proposatu zuen. ELAk uko egin zion, estatuko hitzarmena ezartzea onartzen zuelako eta, gainera, EAEn indarrean dago 2017an ELA, LAB, CCOO, UGT eta CONFEBASKek sinatutako lanbidearteko akordioa, EAEn sinatutako hitzarmenei aplikatzeko lehentasuna ematen diena, eta, ondorioz, Estatuko Eraikuntzaren Hitzarmena bezalako inbasio-hitzarmenen aurrean defendatzen gaitu. ELAk BGAEetarako dirua langileen soldatak hobetzeko erabiltzea proposatu zuen.

CCOOk, UGTk eta LABek akordioa sinatu zuten, 2024ko pentsio-planerako ekarpenak onesteko. ELAk Lan Harremanen Euskal Esparruari eraso berri hori erabat gaitzetsi nahi du.