Laborantza Ganbararen aldeko mobilizazioekin bat egiten du ELAk

2008/09/03
ELAk dei egiten du Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kideen epaiketa salatzeko hilaren 18an egingo den elkarreteratzean parte hartzera. ELAren iritziz, onartezinak dira gobernu frantsesak erakunde honen aurka hartu dituen neurriak.

“Neurrion bitartez Laborantza Ganbararen garapena oztopatu nahi da bere lan eta eskakizunak gobernuaren gustukoak ez direlako”.

ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die Laboranta Ganbarako kide guztiei eta, bereziki, Mixel Berhocoirigoin, Laborantzako Lehendakariari, estatu frantsesaren eraso berri honen aurrean.