Lakuak ertzaintza patronalaren zerbitzura jartzen du.

2004/02/09

Lakuako Gobernuak Ertzaintza grebarako eskubidea urratzen duen patronalaren zerbitzura jartzen ari dela salatu du ELAk. Hala gertatu zen pasa den ostiralean Fundiciones Ocarizeko gatazkan Agurainen (Araba).

Goiz hartan enpresara zenbait kamioi iritsi ziren enpresakoak ez ziren pertsona batzuekin, kamioiak kargazteko asmoz. Enpresak greba batzordeari instalazioetan sartzea galerazten dionez, bere funtzioak mugatu nahirik, azken hauek Lan Inspekzioari jakinarazi zioten gertatutakoa. Zuzendaritzak ez diela langileei enpresara sartzen uzten, salaketa hori baieztatu zuen Inspektoreak enpresan azaldu zenean.

Geroago Ertzaintzak langileen kontra bortizki kargatu zuen, greba eskubidearen urraketa erraztuz. Enpresariak kanpoko langileak kontratatzen ditu grebalarien lana egiteko eta ertzaintzak bere baliabideekin greba eskubidearen urraketa honetan parte hartzen du. Ertzaintzak informazioa ematen ari zen pikete baten aurka kargatu zuen, piketea enpresaren kanpoko aldean bere funtzioak legalki betetzen ari zenean.

ELAk gertakari hauek direla eta salaketa jarri du. ELAk exijitzen die bai Justizi Admninistrazioari eta baita Laneko Agintariei, dauzkaten baliabideak langileen eskubideak bermatzeko erabil ditzaten eskubide hauek hain errazki ez urratzeko.

ELAk ekintza polizial hau dela zehaztasun batzuk eman nahi dizkio Ertzaintzari. Legearen baitan enpresa askatasuna bermatzen duten eskubidea baino eskubide askoz gehiago dago. Ertzaintzari hau gogorarazi nahi diogu; eta gehiagotan erabiltzen dutelako gizarte gatazkak daudenean enpresarien zerbitzurako.

ELA-METALA