Lakuntza: “Oinarrizkoak diren sektoreetan lan egiten duten langileak babestea eta beste guztia gelditzea da lehentasuna"

2020/03/25
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Koronabirusaren krisialdi betean, osasunak lehentasuna izan behar du interes ekonomikoen gainetik. Lakuntzak dei egin du gizartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuetan lan egin behar duten langileak babesteko, eta, behingoz eta erantzukizunagatik, gainerako sektoreetako ekoizpena gelditzeko.