Lakuntza: "Gobernu honek patronalari baino ez dio entzuten"

2020/04/22
Mitxel Lakuntza salbuespenez mintzatu da ELAk mahai batean parte hartzearen inguruan, alderdi politikoetako, sindikatuetako eta enpresaburuen elkarteetako ordezkariekin batera, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. "Errealistak bagara, gaur ez dago adostasunik honelako mahai bat aurrera ateratzeko", azpimarratu du, eta Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du patronalari baino ez diolako entzuten.

Lakuntzak gogorarazi duenez, sindikatuak proposamen bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroak zaintza-sektoreak publiko bihur ditzaten: adinekoen egoitzak, eguneko zentroak, dibertsitate funtzionala duten pertsonen etxeak eta elkarteak, adingabeen pisuak eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuak, beti ere langileen subrogazioa eta finkapena bermatuz.

Entzun elkarrizketa