Lakuntza: "Jakin beharko lukete birusa kontrolatu ezean ekonomia ez dela kontrolatzen"
2020/12/14
Mitxel lakuntza idazkari nagusia Euskal Telebistako "Egunon" saioan elkarrizketatu dute gaur goizean. Eusko Jaurlaritzak bihar onartzekoa duen 2021ko aurrekontuen egitasmoaz galdetuta, Lakuntzak adierazi du urrekontu hoiek ez dituela aintzat hartzen dauden beharrizan sozialak, eta diru gehiago biltzeko zerga-erreformarik ez dela egingo.
Egun bizi dugun egoera larriaz aritzerakoan, eztabaida faltsu batean kateatu nahi gaituztela salatu du eta "honez gero, jakin beharko lukete birusa kontrolatu ezean ekonomia ez dela kontrolatzen", gogaru du. Era honetan, hilabete hauetan Urkullu Lehendakariak erakutsi duen lidergo eza azpimarratu du.