Lakuntza: "Sindikatuen salaketarik ez badago, ez da Osakidetzan ikertzen"

2021/01/21
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Basurtuko eta Santamarinako ospitaleetako zuzendarien txertaketari buruz hitz egin du Herri Irratian; izan ere, egokitzen ez zitzaienean hartu dute txertoa. Lakuntzarentzat jarrera "miserablea eta arduragabea" da, eta sindikatuen salaketa bat gertatzen denean, kasu honetan ELArena, bakarrik ikertzen dela azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak saldu duen "normaltasun faltsua" kritikatu du idazkari nagusiak, eta pandemiaren aurkako borrokaren inguruan Eusko Jaurlaritzak duen politika ez dela zuzena izan esan du.

Lakuntzak greba eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Zehazki, zainketen, osasun publikoaren, jantokietako eta garraio zerbitzuarekin lotutako enpleguaren alde.

Entzun elkarrizketa osoa