Lakuntzak kontrabotereko sindikalismoaren balioa azpimarratu du Kataluniako Intersindikalaren 7. Kongresuan

2022/11/14
ELAko ordezkaritza batek parte hartu du azaroaren 11 eta 12an, Kataluniako Intersindikalaren 7. Kongresuan. Mitxel Lakuntza (idazkari nagusia) eta Ane Zelaia (Sindikalizazio eta Plangintza arduraduna) Bartzelonan egon dira ELA ordezkatzeko "Som eina, som futur" (Tresna gara, etorkizuna gara) lelopean egindako kongresuan. Sergi Perelló hautatu dute idazkari nagusi.

Mitxel Lakuntzaren mintzaldia bi sindikatuen arteko lankidetza azpimarratu zuen, eta kontrabotereko sindikalismoa aldarrikatzeko orduan ELAk eta Intersindicalak bat egiten duela adierazi zuen.
“Alternatiba sozial, politiko eta sindikal bat landu behar dugu, antikapitalismo argi batetik abiatuta, eta horretarako mobilizazioa ezinbestekoa da; hori gabe, proiektu sindikala ez da sinesgarria, ezta eraginkorra ere”.

Ildo horretan, Lakuntzak azpimarratu zuen “sindikalismoa behetik eraiki behar dela; lantoki bakoitzean botere sindikala sortu behar dela, besteak beste, prekaritateari eraginkortasunez aurre egiteko; eta horretarako -ondorioztatu zuen- greba ezinbesteko tresna da”.