Laminaciones Arreguiko komiteak Lan Ikuskaritzaren esku hartze zuzena eskatu du
2015/04/17
Lan erreforma berriak hautsi dituen oreka guztien adierazgarririk nabarmena dela Gasteizko Laminaciones Arregui enpresan gertatzen ari dena eta honen aurrean Lan Ikuskaritzaren esku hartze zuzena eskatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek. Enpresako zuzendaritzak ez dituela epaiak betetzen eta langileen eskubideak zapaltzen jarraitzen duela salatu dute.
Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak adierazi du Indutria Saila eta Lan Ikuskaritza desagertuta daudela."Arantza Tapiaren departamentuak daukan estiloari jarraituz, propaganda eta enpresen aldeko marketing kapaina besterik ez dugu ikusten, langileen alde egindako aportazioakez daude", azpimarratu du.
Villarrealen gogoratu du kasu honetan Lan Ikuskaritzak ere zer esan handia duela. "Ezin du esan eskuduntzarik ez duenik, bera baita inspekzioaren arduradun nagusia".