Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri Arrigorriagako Arandia egoitzan beharrezko diren EPIrik ez dagoelako

2020/04/20
Lan-arloko Epaitegiak onartu egin du Arrigorriagako Arandia egoitzan norbera babesteko ekipamendurik ez dagoela, eta premiaz eskatzen du horiek hornitzea, kontingentzia-batzordea (orain arte sortu ez dena) premiaz sortzea eta garbiketa-zerbitzua indartzea.

Horrekin, dagoeneko hiru egoitza daude Bizkaian, eta epaitegiak langileei segurtasunez lan egiteko behar dituzten ekipoak emateko eskatu die.

Joan den astean, Lan-arloko Epaitegiek arrazoia eman zioten ELAri, Miranda Fundazioko (Barakaldo) eta Abeletxeko (Ermua) egoitzetan segurtasun-materialik ez zegoelako, eta Arandia egoitzan erabaki gabe geratu zen.