Nafarroako Ogasuna

Lan baldintzak eta zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko grebaren jarraipena zabala izaten ari da

2024/06/19
Nafarroako Ogasunean inoiz egindako lehen grebak jarduera ia erabat gelditzea lortu du. Besteak beste, plantilla handitzea eskatzen dute, langileek beren gain hartzen duten gehiegizko lan kargari esker mantentzen delako iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko eta herritarren arreta.

Jarraipen zabala izaten ari da greba eguna Nafarroako Ogasunean, eta jardueraia geldituta dago. Deialdia ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute (ELA, LAB, Afapna, CCOO eta UGT), eta lan eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea eskatzen du.

Zehazki, langile kopurua handitzea eskatzen dute, lan karga handiegia delako, eta zerbitzuaren arreta eta kalitatea hobetzeko, behin behinekotasuna murrizteko eta produktibitate plusa langile guztiei zabaltzeko, zerga iruzurraren aurkako borrokan langile guztiek lan egiten dutela aitortuz.

Grebaren eta ekainaren 5eko eta 12ko mobilizazioen arrakastaren aurrean, langileek kritikatu dute Ogasuneko Zuzendaritzak ez duela urratsik egin eskatzen dituzten lan baldintzen eta zerbitzuaren hobekuntzak negoziatzeko.