KIMIKAK NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA 2027

Lan baldintzak Hego Euskal Herrian negoziatzea berretsiko du ELAk

Lan baldintzak Hego Euskal Herrian negoziatzea berretsiko du ELAk
Sektorearen erronka nagusiak mahai gainean jarriko ditu: urteko lanaldia murriztea, eskubideak hobetzea eta diskriminazioak ezabatzea.

ELA kimiken sektoreko 2027ko negoziazio kolektiboa prestatzen ari da. Gauzak horrela, Hego Euskal Herriko patronalei negoziazio mahaiak irekitzea eskatu die, baita lan baldintzak hemen negoziatzea ere. Izan ere, gaur egun Estatuko hitzarmena aplikatzen da, eta sindikatuaren iritziz, horrek ez du ekarpen positiborik, batez ere, KPIa % 4,3ra iritsi den testuinguru batean.

Gauzak horrela, ELAk sektorearen erronka nagusiak mahai gainean jarriko ditu: urteko lanaldia murriztea, eskubideak hobetzea eta diskriminazioak ezabatzea.

Era berean, eta enpresek etekinak metatzen dituzten testuinguru batean, ELAk ezinbestekotzat jo du enpresa hitzarmenen negoziazioa bultzatzea, langileek sortzen duten aberastasunaren banaketa hobetzeko helburuarekin.