correos
Lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren aldeko mobilizazioa egin da Bilbon

Egungo hitzarmen kolektiboaren eta Correoseko langileentzako akordioaren balizko aldaketak ondorio larriak izan ditzake lan baldintzetan eta, hortaz, posta zerbitzu publikoan ere.
Correosek eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek milaka lanpostu suntsitzea ekar dezakeen akordioa sinatu dute, langileen gastua %85etik %70era murriztea baitakar 2 urtetan. Gainera, ordainsarien araubidea norberaren jardueraren neurketekin lotzen da, lanaldiko orduen % 10 aurreikusitako kargaren arabera aldakorrak izango diren lan egutegia ezartzen da, eta are gehiago okertzen da mugikortasun funtzionala, geografikoa eta zentroen artekoa. Horrek guztiak eragin zuzena izango du enpleguaren kantitatean eta kalitatean, baita enpresa publikoaren kalitatezko zerbitzu publikoa ematean ere.
Egoera honen aurrean, ELAk, LABek eta ESK-k hurrengo hitzarmen kolektiborako eta akordiorako eskubideak dituen erregulazioa eskatu dute, alderdi nagusiak hobetzeko, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan osasuna. Correosen aldeko apustua eginez, kalitatezko zerbitzu publiko gisa. Besteak beste, soldatak KPIarekin lotzea, asteko jardunaldia 35 ordukoa ezartzea, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta galdutako milaka lanpostu berreskuratzea eskatzen da. Madrildik inposatu nahi dutenaren guztiz kontrakoa.
Hala, ELAk, LABek eta ESK-k mobilizazioa egin dute gaur Bilbon, Correosen Iparraldeko egoitzaren aurrean, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako langileekin batera, “Posta publikoa eta kalitatezkoa Por un Convenio y Acuerdo con derechos” lelopean.