Lan duina bizitza duinerako

2008/10/07
7an Bilboko Arriaga antzokian. Jardunaldia egun horretarako Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak deitutako Lan Duinaren Nazioarteko egunaren baitan kokatzen da, eta leloa Langileak garelako, lan duina bizitza duinerako izan da. Ekitaldia Confebask patronalaren aurrean amaitu da eta ia 2.000 ordezkarik hartu dute parte.

Negoziazio kolektiboko arduradun Joseba Villarrealek nabarmentzen duenez, negoziazio kolektiboa langileok aberastasunaren banaketa zuzen eta bidezkoago bat lortzeko dugun tresna bakarra da. “Ezinbestekoa da negoziazio kolektiboa ondo prestatzea, horregatik oso garrantzitsuak dira era honetako jardunaldiak. Negoziazio kolektiboa errebindikatzailea izan behar du derrigorrez. Estrategia bat markatu behar dugu, langileen parte hartzea eta inplikazioa bilatu. Zeregin horretarako sekzio sindikalen eta federazioko arduradunen elkarlana eta harreman estua ezinbestekoa da. Negoziazio kolektiboan ez dago inprobisaziorako lekurik”.
Negoziazio kolektiboan sekzio sindikalak gure oinarri nagusia direla dio Villarrealek. “Jendea organizatzeko dugun gaitasuna da gure muga bakarra. Antolatzea ezinbestekoa da, ez dago besterik. Jakin badakigu ondo antolatzen garenean, antolakuntza eraginkorra, praktikoa, dinamikoa, kolektiboa denean, emaitzak onak izaten direla. Eta hori gure esku dago. Zentzu horretan ELAk ekintza batasunari ematen dion garran-tzia aipatuko nuke. Guretzat garrantzitsua da beste sindikatuekin gauzak egitea, gure helburua ez da mundutik bakarrik ibiltzea. Hori bai, baldintza batzuk jartzen ditugu, eta baldin-tza horiek dira oinarrizko arau demokratikoei errespetua, hau da, gutxiengoan ez sinatzea, eta eduki minimo batzuk adostea. Badakigu elkarrekin gehiago ahalko genukeela, baina bakarrik, kasu askotan, ere ahal dezakegu. Hori horrela dela behin eta berriz erakutsi dugu azken urteetan”.
Lan osasun eta segurtasuna agendaren erdian jarri behar dela dio Villarrealek. “Gai hau oso garrantzitsua da guretzat, eta akordioetan aurrerapauso nabarmenak izateko gai izan behar gara”.

Jose Elorrieta, idazkari nagusia egun bizi dugun krisialdi finantzieroaz aritu da. Bere esanetan, berriro ere galtzaileak langileak izango dira. “ Mundu mailan inoiz egin den iruzurrik handienaren aurrean gaude. Batzuk mugarik gabe irabazi dute, langileon errentsa jaitsi den bitartean”, azpimarratu du.

Elorrietaren hitzaldia Bilbon urriak 7an